XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biek askatasun osoa zeukatela ematen zuen, eta indiarren ohituretara egina ez zegoenarentzat errazagoa zen pentsatzea zuriak kanpamendu adiskide bat ikustera joanda zebiltzala, eta ez beren etsai amorratuen preso zirenik.

Wah-ta-Wahk bere laguna Tom Zaharraren aurreraino eraman zuen, eta bera han egotearekin lehen topaketako hunkipena galaraziko zuenaren beldur, aldendu egin zen pittin bat.

Baina Hetty ez zegoen ohitua bere aitarekiko maitasun adierazpenetara eta hitzerdirik esan gabe jarri zitzaion alboan eta hantxe geratu zen mugitzeke.

Tranpalari zaharrak ez zuen inolako harridurarik azaldu bere alaba ikustean, eta azalgorriek ere euren aldetik erabateko egonkortasuna mantendu zuten ustekabeko bisita haren aurrean.

Hutterrek gertatutakoa ulertu ezin arren, ondotxo ezagutzen zituen bere alabaren sentimenduak eta ez zuen inolako zalantzarik izan; bazekien bera salbatu nahian etorria zela.

- Ez zenukeen etorri behar, Hetty -esan zion.

Gizon hauek inori barkatzen ez dioten irokar basatiak dira.

- Aske zaude zu, Harry? -galdetu zuen eztiki Hettyk erraldoiari begiratuz eta aitari erantzun gabe.

- Ez gaude lotuta, Hetty; baina ez gara aske horregatik.

Oso bestela baizik: egingo nuke apostu kolonia osoan ez dagoela inor gu bezain atrapaturik.

- Pozten naiz; horrela ez didate jarraituko buruzagiarengana joaterakoan -ihardetsi zuen Hettyk, aurreko hitzen esanahia ulertu zuenaren itxurarik gabe.

Dontzeilak hain ziur zegoela ematen zuen bere bitartekotzaren emaitzarekin non bi atxilotuek uste osoa ipini baitzuten berarengan, eta horregatik ez zioten inolako trabarik jarri joateko altxa zenean.

Bitarte labur horretan Wah-ta-Wahk buruzagien galderei erantzun beharra izan zuen gazte zuria kanpamendura zertara etorri zen argituz.

Horixe zen Wah-ta-Wahk nahi zuena. Hitz sutsuekin eta gauzak pixkat handituz adierazi zuen nola konturatu zen Hetty burutik nahiko jota zegoela, eta hitz haien ondorioa berak espero bezalakoa izan zen.